fbpx

Pribatutasun-Politika

Datuak babesteari buruzko oinarrizko informazioa

EREDU, S. COOP.-ek, datuen tratamenduaren erantzule den aldetik, jakinarazten dizu zure datuak helburu hauekin biltzen dituela: enpresaren web orrian eskura dauden harremanetarako inprimakien bidez lortutako datu pertsonalak bildu, eta eskatzailearekin harremanetan jartzeko eta iragarki-buletinak bidaltzeko; gure newsletter edo buletinaren harpidetza kudeatzeko. Tratamendua legitimatzen duen lege-oinarria interesdunaren baimena da. Haren datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, non eta legeak behartzen ez badu. Edozeinek erabil ditzake sarbide-, zuzenketa-, ezeztapen- eta aurkaritza-eskubideak, baita bere datu pertsonalen portabilitatea eta tratamendua mugatzeko eskubideak ere. Horretarako, gure bulegoetara idatzi beharko du, edota mezu bat bidali gure helbide elektronikora, zer eskubide baliatu nahi duen jakinaraziz: lopd@eredu.com. Informazio gehiago gure pribatutasun-politikan eskuratu dezakezu.

Pribatutasun-politika

Nor da zure datuen tratamenduaren erantzulea?

Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2016/679 (EB) Erregelamendua betez, jakinarazten dizugu ematen dituzun datu pertsonalak EREDU, S. COOP.-ek tratatuko dituela, zeinak F20025334 IKFa duen, eta egoitza, honako hau: Ola Auzoa, 4 – 20250, LEGORRETA (Gipuzkoa).

Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Zuk emandako datuak beharrezkoak zaizkigu gure zerbitzua berme guztiekin eman ahal izateko, eta honako helburu hauekin tratatuko dira: merkataritza-publizitaterako, merkatu-azterketetarako eta beste helburu batzuetarako.

Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?

Emandako datu pertsonalak interesdunarekin harremanetan jartzeko beharrezkoak direla uste dugun bitartean gordeko dira.

Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?

Datuak tratatzeko lege-oinarria interesdunak gure erakundearekin harremanetan jartzen denean ematen duen baimena da.

Nori jakinaraziko zaizkio zure datuak?

Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, non eta legeak behartzen ez badu.

Zer eskubide dituzu datuak ematen dizkiguzunean?

Edozein unetan erabil ditzakezu sarbide-, zuzenketa-, ezeztapen- eta aurkaritza-eskubideak, baita zure datu pertsonalen portabilitatea eta tratamendua mugatzeko eskubideak ere. Horretarako, gure bulegoetara idatzi beharko duzu, edota mezu bat bidali gure helbide elektronikora, zer eskubide baliatu nahi duzun jakinaraziz: lopd@eredu.com.

Era berean, edozein unetan ezezta dezakezu emandako baimena. Baina baimena ezeztatzeak ez dio eragingo ezeztapenaren aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunari.

Zure datu pertsonalak babesteari dagokionez zure eskubideak urratu direla baderitzozu, kontrol-agintaritzan erreklamazio bat jartzeko eskubidea daukazu.