fbpx

Enean, altzariak diseinatu eta fabrikatzen ditugu, gaur egun nola bizi garen oinarri hartuta. Euskal Herriko gure fabrikatik altzari indartsu, estetiko eta jasangarriak bidaiatzen dira mundu osora, jateko, atseden hartzeko edo partekatzeko garaian lagun ditugunak, gure eguneroko bizitzan egiten ditugun beste gauza askoren artean. Goi-mailako altzari garaikideak mota guztietako espazio publiko eta pribatuetarako: ostalaritza, bulegoak, auditorioak, ikastetxeak, ospitaleak…

Eneari  buruz | Enea

Naturalki iraunkorrak

Oro har ona dena eta bereziki natura zaintzeak kezkatzen gaitu. Horregatik, irtenbide iraunkor eta arduratsu berriak bilatzen ditugu, mundua zaindu eta hobetzeko alternatibak emango dizkiotenak. Ingurunea errespetatzea, gure aztarna murriztea, benetan axola zaigu.

Eneari  buruz | Enea

Zure ideiak, gure erronkak

Ez gara produktu estandar batekin konformatzen eta espazio bereziak sortzen lagunduko duten irtenbide pertsonalizatuak eskaintzen ahalegintzen gara. Gure bezeroen ideiek bizia har dezaketenean, gure lana ondo egin dugula da.

Eneari  buruz | Enea

DNA kooperatiboa

Eneari  buruz | Enea

Kooperatiba bat gara; hau da, langileok gara enpresaren jabeak. Beraz, lankidetzan aritzearena gure DNAn doa. Diseinatzaileekin, preskriptoreekin, banatzaileekin eta arkitektoekin lan egiten dugu, partekatutako balio batzuekin konpromisotik aurrera egiteko.

Kalitate frogagarria

Eneari  buruz | Enea

Eboluzionatzen lagunduko digun teknologia berriaren aldeko apustua egiten dugu. Xehetasun txikien garrantzian sinesten dugu, eta prozesuaren zati bakoitza ahalik eta kalitate handienarekin gauzatzen. Egiten duguna esaten dugu oso ondo egiten dugulako. 1984tik.

Benetan gu

Gure ustez, berezitasuna, begirada desberdinak, izaera propioa, diseinuaren munduan beharrezko balioa dira. Aulki bat ikustean hori nabaritzen baduzu, eta ez kopia edo imitazio bat dela, gure helburua lortu dugula da.

Eneari  buruz | Enea