Menú

Pribatutasun-Politika

Nor da zure datuen tratamenduaren erantzulea?

Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2016/679 (EB) Erregelamendua betez, jakinarazten dizugu
ematen dituzun datu pertsonalak EREDU, S. COOP.-ek tratatuko dituela, zeinak F20025334 IKFa duen,
eta egoitza, honako hau: Ola Auzoa, 4 – 20250, LEGORRETA (Gipuzkoa).

 

Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Zuk emandako datuak beharrezkoak zaizkigu gure zerbitzua berme guztiekin eman ahal izateko, eta
honako helburu hauekin tratatuko dira: merkataritza-publizitaterako, merkatu-azterketetarako eta
beste helburu batzuetarako.

 

Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?

Emandako datu pertsonalak interesdunarekin harremanetan jartzeko beharrezkoak direla uste dugun
bitartean gordeko dira.

 

Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?

Datuak tratatzeko lege-oinarria interesdunak gure erakundearekin harremanetan jartzen denean
ematen duen baimena da.

 

Nori jakinaraziko zaizkio zure datuak?

Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, non eta legeak behartzen ez badu.

 

Zer eskubide dituzu datuak ematen dizkiguzunean?

Edozein unetan erabil ditzakezu sarbide-, zuzenketa-, ezeztapen- eta aurkaritza-eskubideak, baita zure
datu pertsonalen portabilitatea eta tratamendua mugatzeko eskubideak ere. Horretarako, gure
bulegoetara idatzi beharko duzu, edota mezu bat bidali gure helbide elektronikora, zer eskubide baliatu
nahi duzun jakinaraziz: lopd@eredu.com.
Era berean, edozein unetan ezezta dezakezu emandako baimena. Baina baimena ezeztatzeak ez dio
eragingo ezeztapenaren aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunari.
Zure datu pertsonalak babesteari dagokionez zure eskubideak urratu direla baderitzozu, kontrol-
agintaritzan erreklamazio bat jartzeko eskubidea daukazu.